Hiru fusilaturi aitortza publikoa

'Frankismoa Amasa-Villabonan' erakusketan bisita gidatuak

Erakusketa luzatzea erabaki dute, eta apirileko lehen astean hainbat bisita antolatu dituzte

Hilaren 14an egin zuten Frankismoa Amasa-Villabonan erakusketaren irekiera ofiziala. Bertan udal ordezkariak, Foru Aldundiko ordezkariak eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak izan ziren, eta Frankismoan fusilatukoen senideak presente zeudela, fusilatuak izan ziren amasar eta billabonatarrei omenaldia eskaini zieten.

Erakusketak interes handia piztu du eta hori ikusita udalak erabaki du martxoaren 29ra arte egon behar zuen erakusketa hainbat egunetan luzatzea. Luzapena, gainera, berezia izango da. Izan ere, Aritza elkarteko kideen laguntzaz lau bisita gidatu antolatu dituzte. Bisita gidatuak, beraz, apirilaren 1ean, 2an eta 3an 18:30ean, eta apirilaren 6an, igandean, 12:00etan izango dira. Bertan erakusketaren nondik norakoak eta historiaren parte diren herritarren historiak gertuagotik ezagutzeko aukera izango da.

Horregatik, udaletik eta Aritza elkartetik gaiarekiko interesa duen pertsona orori bisita gidatu hauetan parte hartzeko gonbita luzatu nahi diete.

Erlazionatuak

Aitortza publikoa egin diete 36ko gerran fusilatutako hiru billabonatarri

Amasa-Villabona

Joxe Agustin Garmendia Urkola, Joxe Garmendia Iraola eta Kruz Iribarren Ezkioga billabonatarrak 1936ko urriaren 1ean fusilatu zituzten Francoren gu...
78 urte eta gero

Amasa-Villabona

Tolosako hilerritik Amasako hilerrira ez daude kilometro asko, baina historiaren pasarte honetan urte asko pasatu dira. 1936ko urriaren 1ean Joxe A...
Esti Amenabarro Villabonan jarritako Frankismoari buruzko erakusketaren inguruan

Amasa-Villabona

Esti Amenabarro billabonatarra da Frankismoari buruz ireki duten erakusketaren zuzendarietako bat.
Frankismo garaiko memoria berreskuratzearen beharra

Amasa-Villabona

Gurea erakusgelan Franskismoari buruzko erakusketa bat zabalduko dute. Esti Amenabarro da erakusketako zuzendarietako bat, eta irratian eman ditu x...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!