Tolosaldeko Ahotsa

Galder Azkue: "Parte hartzea arautzeko ordenantza jarri nahi dugu martxan"

Jon Miranda Labaien 2013ko azaroaren 6a
Hiri hondakinak atez ate biltzen hasi ziren Amasa-Villabonan aurreko uztailaren 7an. Tolosaldeko Mankomunitateak emandako datuen arabera birziklatze tasak irauli egin dituzte herrian. Pozik agertu da horrekin, Galder Azkue alkatea eta "herritarrek egindako ahalegina eskertu nahi dugu".

Hondakinen bilketa sistemaren inguruan, udara aurretik hainbat gertakari izan ziren, horien artean Tolosaldea Txukun plataformak deitutako herri galdeketa. Galder Azkueren esanetan, "kontsulta horrek ez zituen, gure ustez, gutxieneko baldintzak betetzen". Beraz, horrelako kasuak arautzeko ordenantza bat osatzeko asmoa agertu dute udal gobernutik. Dagoeneko hasiak dira lanketa hori egiten-

2014ko aurrekontuei begira herritarren parte hartzea bultzatu nahi dute Amasa-Villabonan. Udal zerga eta tasak onartu berri dituzte eta Foru Aldundiko foru funtsak egingo duen ekarpenarekin osatuko dute datorren urteko plangintza. "Inbertsioen artean azkeneko urteotako asmoa da futbol zelai berria eraikitzea eta asmo hori datorren urtean gorpuztea espero dugu, beharrezko finantzazioa topatzen badugu".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!