Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian goi mailako halterofilia txapelketa jokatuko da bihar, apirilak 6, 15:30etik aurrera. Euskal Herriko pultsulari onenak bertan elkartuko dira, Maila Nagusian, Euskal Herriko Halterofilia Txapelketa jokatzeko. Olaederrako pista nagusian, guztira 42 pultsulari ariko dira lehian. Hauetatik 32 mutilak izango dira, eta 10 neskak.
Euskal Herriko txapelketaren barruan, banakako lehiak, taldekakoak eta federazioen artekoak ikusteko aukera egongo da. Etxeko taldeko pultsulariek ez dute hutsik egingo, eta Danok Danena Halterofilia taldeko kideak lehian ibiliko dira larunbatean. Hain zuzen ere, Danok Danenatik eskualdeko herritar guztiak gonbidatu dituzte halterofilia txapelketara. Kirol hau gertutik ezagutzeko aukera paregabea izango da larunbatean Amasa-Villabonako Olaederran.