Herrira-k II. Argazki Rallya antolatu du

Ataria 2013ko martxoaren 13a

Herrira mugimenduak, preso eta iheslarien eskubideen defentsan, II. Argazki Rallya antolatu du Amasa-Villabonan. Larunbateko 10:00etan irekiko da izen emateko epea, eta horrekin batera igorriko dituzte argibide guztiak. Presoek osatuko dute epai mahaia, eta euren iritziak eman ondoren, ekainaren 13tik 15era bitartean Aljibean egingo den erakusketan plazaratuko da irabazlearen izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!