Ttonttorrez-ttonttor izeneko ekimenaren baitan, Amasa-Villabonako Aizkardi Mendi Elkarteak irteera antolatu du Lasturko parkera, bertan haritz sorta bat landatzeko asmoz. Datorren igandean, goizeko 08.30ean egin dute hitzordua, kiroldegian. Ahal izanez gero, atxurra eramatea eskatzen dute.