Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Herrira mugimenduak bertso jaialdia antolatu zuen herenegun, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzarekin. Villabonako Olaederra kiroldegian izan zen saioa Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto, Amaia Agirre eta Alaia Martin bertsolariekin. Jende ugari gerturatu zen saioaz gozatzera. jone amonarriz