Galder Azkue Amasa-Villabonako alkateak 2013ko aurrekontuen proiektua aurkeztu zuen herritarren aurrean Subijana Etxean, herenegun. Batzarrean herritar ugari izan ziren, alkatearen esanak gertutik jarraitzeko asmoz. Bertan eztabaidatutako aurrekontua, gaur aztertu eta bozkatuko dute udalbatzaren osoko bilkuran. Udaletxean alderdi guztien arteko batzarra, 19:00etan izango da. Udaletik herritarrak bertara gonbidatu dituzte.