‘Amasa-Villabonak ziztada Berriari’ lelopean antolatutako ekimenak Berria Taldeari laguntza ekonomikoa ematea zuen helburu, eta antolatzaileen esanetan, 1.500 euro bildu dituzte. Euskaran Ados! lan-mahaiak, udalaren laguntzarekin eta herritarren ekarpenekin lortu du diru kopuru hori. Berria Taldearen proiektuari babesa azaltzeko asmoz egindako ekimenen fruitua, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean dagoen Berriaren egoitzara eraman zuten herenegun . j. urbe