Begiraleek zein haurrek eman dezakete izena Altzoko udalekuetan

Ataria 2026ko maiatzaren 11

Altzoko jaietan haurrentzako jarduera bat. A. ARROYO

Haurrek zein lan egin nahi duten begiraleek zabalik dute Altzoko udalekuetan izena emateko epea, eta maiatzaren 15a izango da horretarako azken eguna. Udalekuak ekainaren 22tik uztailaren 23ra egingo dituzte.

Altzoko udaleku irekietan parte hartu nahi duten haurrek zein lan egin nahi duten begiraleek zabalik dute izena emateko aukera. Ekainaren 22tik uztailaren 23ra izango dira udalekuak, eta maiatzaren 15a da izena emateko azken eguna.

Aipatutako egunetan 10:00etatik 13:00etara izango dira udalekuak; baina antolakuntzatik nabarmendu dute 9:00etatik 10:00etara ere seme-alabak bertan zaintzeko zerbitzua ere egongo dela, baldin eta horretarako «gutxienezko haur kopuruak» izena ematen badu.

Udalekuak 2014 eta 2023 artean jaiotako haurrentzat izango dira, eta haurrekin osatutako taldeen arabera aukeratuko dute begiraleen kopurua.

Izena eman nahi duten begiraleek tituluen eta agirien kopiak aurkeztu beharko dituzte udaletxean, curriculumarekin batera. Antolatzaileek adierazi dute informazio gehiago jasotzeko 943 65 24 13 telefono zenbakia eta kultura@altzo.eus helbide elektronikoa jarri dituztela eskura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!