Iñaki Epelderi aitortza egin diote Altzon, haren lana gogora ekarri duen horma-irudi batekin

Ataria 2026ko apirilaren 27a

Eider Epeldek eta Arkaitz Urangak sortutako muralak artistaren ibilbidea oinarri hartzen du; senideek, lagunek eta herritarrek bat egin dute aitortzan.

Atzo eguerdian omenaldia egin zioten Iñaki Epelderi Altzon, herriarekin lotura estua izan zuen margolariari aitortza eginez. Ekitaldiaren ardatza Altzoko Ostatuko ekialdeko horman margotutako horma-irudi koloretsua izan zen, Eider Epeldek eta Arkaitz Urangak sortua, artistaren lan eta estiloan oinarrituta.

Xabier Olano alkateak azaldu bezala, ekimenaren helburua Epelderen ibilbidea eta herriarekin izan zuen harremana aitortzea izan zen. Inaugurazioan giro hunkigarria nagusitu zen, eta bertan izan ziren artistaren senideak —seme-alabak eta anaia—, lagunak eta herritarrak, guztiek batera omenaldiarekin bat eginez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!