Ataria TB

Zizurkil, Orendain eta Berastegira lehen hiru sariak

Ataria 2024ko abenduaren 8a

Tolosaldeko XXVI. Ezti Lehiaketa jokatu da gaur goizean Altzon, azokaren barruan. Zazpi ezti aurkeztu dira lehiara. Jon Ander Aierbe zizurkildarrak irabazi du lehen saria. Bigarren, Ibai Ormaetxea orendaindarra sailkatu da, eta hirugarren, Mattin Salbarredi berastegiarra. Hiru hauek izango dira Gipuzkoako Ezti Lehiaketan Tolosaldea ordezkatuko dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!