Iñaki Murua, Euskadiko Txapelketako irabazlea elite mailan

Ataria 2024ko ekainaren 13a

Tropeltxo batean iritsi ziren lehen txirrindulariak, eta Laboral Kutxako txirrindulari altzotarrak hamahirugarren amaitu zuen proba, elite mailan Euskadiko Txapelketa irabaziz.

Eusebio Velez Garaikurra Euskadiko Afizionatuen Errepide Txapelketa izan zen jokoan asteburuan, eta Iñaki Murua altzotarrak txapela jantzi zuen elite mailan. 160 kilometroko lasterketan, boskote batek ihes egin zuen probaren hasieran, baina 40 kilometro inguru falta zirela harrapatu zituen tropelak. Ondoren, taldeak saiatu ziren beste ihesaldi bat sortzen, eta 17 txirrindulariz osatutako tropeltxo batek aurrera egin zuen azkenean. Horien artean zegoen Murua. Ihesaldia helmugara iritsi zen eta Diego ruiz de arkautek irabazi zuen esprintean, eta baita 23 urtez azpiko Euskadiko Txapelketa ere. Murua hamahirugarren helmugaratu zen, baina elite mailako txapelketa irabazteko balio izan zion.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!