Erretirodunen hamaiketakoaren ondoren, txakolin probaketa egin dute herritarrek. Gazteak, parranda egin arren, goiz esnatu dira lanerako eta zerbitzari lanak egin dituzte. Arratsaldean izango da euren txanda, 18:00etan, apustua jokatzekoak baitira. 19:30ean, Esti Markezen kontzertua dago, eta 21:00etan, jaiei amaiera emateko, zahagi ardoa.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?