Jaiei hasiera ostiralean emango badie ere, altzotarrak jai giroan ostegun gauean sartuko dira. Herriko dantza taldeak 22:00etan emanaldia eskainiko du. Ez da bakarra izango, izan ere, hurrengo egunean, Artea dantza taldeko haurrek euren ikuskizuna plazaratuko dute. Herri afariaren eguna izango da ostirala.
Larunbatean gazteak eta ez hain gazteak izango dira protagonista, kuadrillen jokoetan. Igandea, aldiz, haurrek daukate gorriz markaturik, txirrindulari lasterketa eta jolasak izango dituztelako.
San Inazio Eguna, astelehena, erretirodunena eta gazteena izango da. Hamaiketako eta txakolin dastaketaren ondoren, herriko gazteen arteko apustua egongo da. Ondoren, Zahagi ardoa izango dute denek.
2022KO URTEKARIA
Azken hamarkadetako ohiturari jarraituz, Altzoko urtekariaren aurkezpen ekitaldia egin zuten joan den larunbatean. Beste behin, Mari Murua herritarrak hartu du urtekaria koordinatzeko ardura. Aurkezpen ekitaldian gidari lana, ordea, Agustin Amianok egin zuen. Bertso eskolaren izenean, Aitor Murua aritu zen bertsotan; Manu Olanok sinboloak izan zituen hizpide eta Eider Epeldek bere dantza irakasle ibilbidearen inguruan hitz egin zuen. Ekitaldi hori urtekariaren isla izan zen, hau da, auzolanean urtero urtero aurrera ateratzen duten ekimen bat irudikatu zuten.
EGITARAUA
Uztailak 27, osteguna
- 22:00. Artea dantza taldea.
Uztailak 28, ostirala
- 17:00. Jaien hasiera.
- Ondoren. Artea dantza taldeko haurrak.
- 18:00. Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalak.
- 20:30. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea.
- 21:00. Herri afaria.
- 00:00. Zinez taldea eta DJ Txilardegi.
Uztailak 29, larunbata
- 12:00. Paella prestaketa.
- Ondoren. Bazkaria.
- 17:00. Kuadrillen arteko jokoak.
- Jarraian, Lasko txaranga.
- 21:00. Zahagi ardoa.
- 00:00. DJ Naza eta Kilimak.
Uztailak 30, igandea
- 10:00. Haurren txirrindulari lasterketa.
- Ondoren, hamaiketakoa eta Altxorraren bila.
- 12:00. Pilota partidak.
- 16:00. Mus txapelketa Elordi elkartean.
- 16:30-19:30. Euskal Mitologian inspiratutako jolas sortzaileen parkea, Jokairen eskutik.
- 18:00. Ur emanaldia Haatik konpainiaren eskutik.
- 19:00. Bertso jaialdia.
- 21:00. Sagardo dastaketa.
- 00:00. Dantzaldia Trikidantz taldearekin.
Uztailak 31, astelehena
- 09:00. Goiz eresia.
- 10:00. Meza nagusia.
- 11:00. Erretirodunen hamaiketakoa.
- 12:00. Txakolin dastaketa
- Jarraian, toka txapelketa.
- 18:00. Herriko gazteen arteko apustua.
- 19:00. Kontzertua.
- 21:00. Zahagi ardoa.