Herritarrek prestatutako paellak janez jarraitu dute festan Altzon

Endika Apalategi Labayen 2023ko uztailaren 29a

Kuadrillen Eguna ospatu dute gaurkoan, eta bazkaltzeko, herritarrek prestatutako paella ezberdinak jateko aukera izan dute. Arratsaldean, kuadrillen arteko jokoak eginez eman diete jarraipena festei.

Paella prestaketa, Altzoko jaietan hutsik egiten ez duen hitzorduetako bat da. Aurreko urteetan bezala, paellarako osagaiak jartzeaz antolakuntza arduratu da, eta kuadrilla bakoitzaren ardura izan da paella ontzia eramatea eta sua egitea.

Paella prestaketaren ostean, herritar mordoa bildu da herriko plazan, kuadrillako lagunekin bazkaltzeko. Arratsaldean; bingoa eta aulki jokoa egin dituzte Laskotxarangak alaituta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!