Dantzan eta pilotan jokatuz hasi dituzte jaiak Altzon

Ataria 2023ko uztailaren 28a

Gaur hasi eta astelehenean bukatuko dira San Inazio Jaiak. Suziria jaurtitzearekin batera, tipularen dantza egin dute gazte eta gaztetxoek. Ondoren Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketaren finalak jokatu dira. Iluntzean herri afaria izango dute, eta eguna amaitzeko, Zinez musika taldea eta DJ Txilardegi.

Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalen emaitzak:

  • Martin Arsuaga-Maialen Elola 11
  • Manex Luluaga-Malen Goitia 18

 

  • Ainhoa Ugartemendia-Uxue Murua 19
  • Irati Murua-Olaia Agirre 22

 

  • Mikel Olano-Pello Olano 22
  • Amets Uzkudun-Haritz Esteban 16

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!