Alkate berria dute Altzon, EH Bilduko Xabier Olano

Ataria 2023ko ekainaren 17a

Altzoko zazpi zinegotziak EH Bildurenak izango dira, aurreko agintaldian bezala. Gaurko ekitaldian zazpietatik seik sinatu dute akta, zazpigarrenak hurrengo osoko bilkuran egingo du.

Joan den maiatzaren 28an, 2 boto baino ez zituen eskuratu Altzon PPk. Gainerako 191 botoak EH Bilduren hautagaitzarako joan ziren, eta beraz, beste lau urtetan jarraituko du koalizioak herriko udal gobernuan. Hori bai, alkate berria izango dute Xabier Olano.

Olano, aurrez ere Altzoko alkate izana da, 1987tik 1991ra. Oraingo honetan, azken lau urteetan alkate izan den Txomin Rezolaren eskutik jaso du aginte makila Olanok. Rezolak eskerrak eman dizkie udal langileei, aurretik egondako hautetsiei eta baita herritarrei ere. Xabier Olanori eta talde berriari eskerrak eman dizkie era berean.

Altzoko udalbatza ondorengo hautetsiek osatuko dute:

  1. J. Xabier Olano Jauregui (EH Bildu)
  2. Ainara Garcia Bravo (EH Bildu)
  3. Xabier Murua Zubizarreta (EH Bildu)
  4. M. Aranzazu Menendez Chopitea (EH Bildu)
  5. Enaitz Aizpitarte Murua (EH Bildu)
  6. M. Dolores Arandia Azpeitia (EH Bildu)
  7. Joseba Elduaien Olazar (EH Bildu)

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!