Xabier Olanok hartuko du Altzoko alkate makila

Ataria 2023ko maiatzaren 28a

Gaur zazpi zinegotzi aukeratu dituzte Altzon. Boto guztiak kontatu ondoren, hau izan da emaitza.

 

 

 

 

 

Altzoko alkate berria Xabier Olano Jauregui izango da. 191 boto eskuratu ditu EH Bilduk. Baliogabeak 23 boto izan dira, 14 zuri eta %34,29-eko abstentzioa izan da. Hemen gaurko informazio guztia.

Altzoko udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. J. Xabier Olano Jauregui (EH Bildu)
  2. Ainara Garcia Bravo (EH Bildu)
  3. Xabier Murua Zubizarreta (EH Bildu)
  4. M. Aranzazu Menendez Chopitea (EH Bildu)
  5. Enaitz Aizpitarte Murua (EH Bildu)
  6. M. Dolores Arandia Azpeitia (EH Bildu)
  7. Joseba Elduaien Olazar (EH Bildu)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!