Plaza bete postu Altzon

Jon Miranda Labaien 2022ko abenduaren 11

XXVI. Olentzerotan Jakin-minez egitarauaren barruan VI. Azoka Eguna ari dira egiten. Bertako eta inguruko ekoizleen 43 postu jarri dituzte plazan.

Azoka Eguna da Altzon. Goizean goizetik eta euriari desafioka, Altzo bertako eta inguruko baserritar eta artisauek euren postuak jarri dituzte herriko plazan. 43 postu izan dira guztira eta presente izan dira Altzoko erraldoiaren inguruko liburuak baita Aralar institutuko DBH 4. mailako herriko ikasleek jarri duten postua ere. Taloak, txorizoa eta mondejuak dastatzeko aukera izan da goiz osoan zehar.

Tolosalde inguruko ekoizle eta artisauak izan dira protagonista nagusi, nahiz eta Bizkaia eta Nafarroatik ere gerturatu den baten bat. VI. Azoka Eguna izan da gaurkoa Altzon. 2020ko etenaren ondoren iaz berreskuratu zuten eta jende asko gerturatu da gaur goizean ere.

Azoka Eguna Olentzerotan Jakin-minez egitarauaren barruko ekitaldia da. Bihartik aurrera ekitaldi gehiago izango dira Altzon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!