Jakin-mina asetzera doaz Altzon

XXVI. Olentzerotan Jakin-minez egitaraua prest dute Altzon, eta igandean VI. Azoka Eguna egingo dute.

Euskararen Egunean eman zioten hasiera XXVI. Olentzerotan Jakin-minez egitarauari, Altzon. Buruarinen tailerra egin zuten, eta jarraipena larunbatean izango den Desgaraian taldearen kontzertuarekin emango diote.

Igandea egun handia izan ohi da Altzon, eta VI. Azoka Eguna egingo dute. Postu ugari bilduko dira eguraldi ona eginez gero, plazan, eta bestela, frontoian jarriko dituzte postu guztiak. Bertako eta inguruko ekoizleek salgai jarriko dituzte euren produktuak.

Behin igandeko Azoka Eguna pasata, aste bete-betea dute aurretik altzotarrek. Hasteko, astelehenean, hilaren 12an, alegiarren bisita jasoko dute. Bata zu eta bestea ni antzezlana egingo dute, Batzarremuñon. Inaxio Begiristain Albisu Altzon jaio zela ehun urte bete ziren irailean. Hori horrela, hilaren 12, 13, 14 eta 16an, 18:30etik 20:30era, eta 17an eta 18an, 11:30etik 13:30era, Alegiako Intxurre Elkarteak egina duen erakusketa egongo da ikusgai, Baztarremuñon bertan.

Asteartetik aurrera, berriz, aukera ezberdinak izango dituzte: Neskatoak dokumentala eta solasaldia, energia berriztagarriei lotutako hitzaldia, Gabonetako apaingarrien tailerra, musika, talo jatea edota gurasoei begirako Interneten gaineko saioa edo haurrei edota 3-12 urte arteko familiei begirako mahai jolasen tailerra.

EGITARAUA

Abenduak 10, larunbata
19:00. Desgaraian taldearen kontzertua, eskolako aterpean.

Abenduak 11, igandea
10:00-14:00. VI. Azoka Eguna. Bertako eta inguruko ekoizleek salgai jarriko dituzte euren produktuak. Plazan, eta euria bada frontoian.

Abenduak 12, astelehena
19:00. Inaxio Begiristain: Bata zu eta bestea ni antzezlana, Batzarremuño kulturgunean.

Abenduak 13, asteartea
19:00. Neskatoak dokumentala eta solasaldia. Jon Abril Olaetxea beratar zuzendaria bertan dela, Batzarremuño kulturgunean.

Abenduak 14, asteazkena
19:00. Energia berriztagarriak bai? Noiz? Nola?. Aitziber Sarobe Egiguren, Olatz Azurza eta Hodei Arzak ariko dura, Batzarremuñon.

Abenduak 16, ostirala
16:30. Gabonetarako apaingarriak egiteko tailerra. Susana Garciak gidatuko du, Batzarremuñon.
19:00. Loatzoko emanaldia.

Abenduak 17, larunbata
19:00. Talo jatea, Elordi elkartean. 20:00. Umeak eta gaztetxoak. 21:00. Gazteak eta helduak.

Abenduak 19, astelehena
17:00. Treba gurasoak. Internet, pantailak, bideo-jokoak, sare sozialak... onurak eta gatazkak. Nola kudeatu?, Batzarremuñon.

Abenduak 20, asteartea
17:00. Jolas molaz. Mahai jolasen tailerra, Txatxilipurdi elkartearen eskutik. 3-12 urte bitarteko haurrei eta hauen familiei zuzendurik, liburutegian. Atera berri diren eta euskarazkoak diren mahai jolasak nolakoak diren, nola jolasten den eta gustuko duten edo ez jakiteko aukera; jolas kooperatiboak nahiz konpetitiboak ezagutu eta probatu ahal izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!