Altzoko pilotalekuak VI. Ataria Pilota Txapelketari egin dio lekua gaur arratsaldean. Kasu honetan, palako lau partida jokatu dira, benjamin eta alebinen artekoak guztiak. Gaurtik hasita, beraz, eskualdeko pilotari gaztetxoenek partidak jokatuko dituzte, palaz zein eskuz, Tolosaldeko pilotaleku ezberdinetan. Finala ekainaren 25ean izango da, Albizturren.