Bost ezti ekoizle aurkeztu ziren, eta Jon Etxeberria Gipuzkoako Erlezain elkarteko zuzendaritzako kideak esan duenez, oso maila txukuna eman zuten guztiek. Ikaztegietako Mattin Jauregik eskuratu zuen lehen saria, Hernialdeko Patxi Imazek bigarrena, eta Berrobiko Iñigo Erauskinek hirugarrena. Hiruak pasako dira martxo bukaeran Zegaman egingo duten Gipuzkoako Ezti Lehiaketara