Bertso saioa (2) (Legazpi, 2021-05-07) (29'58'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 16a

Honako beste gai hauen inguruan kantatuko dute bertsolariek: 

a- (00:45) Sarriegi eta Zuazubiskar. Etxe, gaztelu esanguratsu guztietan bizi omen da fantasma bat. Eurak bi fantasma dira eta beren etxearen bila ari dira.

b- (07:03) Labaka eta Colina. Zinema-gidoigileak dira biak. Mari Errauskinen ipuina zinemaratzea erabaki dute baina aldaketa batzuk eginda. 

d- (12:07) Laurak. Futbolzale itsuak dira. Gauza harrigarriak egin izan ohi dituzte norberaren taldeak irabazi edo izan duenean.

e- (18:07) Ane Zuazubiskar. Bera arrasatearra izaki, herriko kondairan herensuge bat agertzen da. Ane herensugea da eta berarentzat istorio horrek ez dauka ez hanka eta ez buru.

f- (22:28) Colina eta Sarriegi. Santikutz egunean Xabier Amurizak 80 urte bete zituen. Zer izan da Colina eta Sarriegirentzat Xabier Amuriza?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!