Bertso saioa (1) (Legazpi, 2021-05-07) (29'32'')

Erabiltzailearen aurpegia Anbune 2021eko maiatzaren 12a

Bertso Olariak elkarteak sustariko bertso emanaldia burutu dute Legazpin, bertako ez-jaien egitarauaren barnean. Ane Zuazubiskar, Aitor Sarriegi, Ane Labaka eta Sustrai Colinak Mikele Arizkorreta gai jartzailearen gidaritzapean jardun dute Agirre-Etxeberri toki zoragarrian. Ordu eta erdiko saioan era askotariko gaien inguruan aritu dira bertsolariak.

Honako gai hauek agertuko dira lehen bideo honetan:

a- (4:57) Laurak batera: musika-eskolako ikasleak dira eta gela banatan ari dira instrumentuarekin lanean. Baina alboko gelako zarata dela-ta, ezin dute fundamentuzko entsaiorik egin.

b- (11:38) Sarriegi eta Labaka: errenta-aitorpena egiten dihardute. Azken gelaxkara heldu dira eta hau da galdera: nori egingo diozue 0,7ko ekarpena, elizari, elkarte sozialei, biei, bati ere ez?

d- (17:00) Zuazubiskar eta Colina: Ane kazetaria da eta Sustrai kazetari jubilatua. Elkartzen diren bakoitzean, Colinak zera esaten dio: orain zuen lana oso erraza da, gure garaian… puf! Zuenak ez du meriturik.

e- (25:06) Ane Labaka: berak “Algara mutilatuak” liburua argitaratu berri du. Zer dira “Algara mutilatuak”?

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!