1-Ane eta Maddi: konfinatuta daude biak baina jarrera ezberdina dute. Anek basoa erdi beteta ikusi ohi du; Maddik, berriz, basoa erdi hutsa.
2-Laurak batera. Joanes aitona da eta beste hirurak bere bilobak. Ikasketa handirik ez izan arren, jakinduri oparoa du aitonak. Bere bilobek miresten dute jakintza hori. Beti dauka azken hitza. Erantzunik gabe uzteko asmoz galdera bana egingo diote bilobek.
3-Maddi, Ane eta Ekhiñe. Gai jartzaileak Onintza Enbeitaren argazki bat erakutsi die Ane eta Ekhiñeri. Maddik galderak egin behar dizkie argazkikoa nor den jakiteko.
4-Joanes eta Maddi lagunak dira. Konfinamenduan finderra egitea erabaki zuten.
5-Laurak batera. Kopletan jarduteko gaia: ez dira bertsozaleak baina lagunak zetozela eta, bertso saio honetara etorri dira. Azken lerrotik ahapeka ari dira ikusitakoa komentatzen.
6-Azken agurra.