Tximinia batek su hartu du Altzon

Ataria 2021eko otsailaren 4a

Bart gauean Altzoko baserri batean sua hartu zuen tximiniak.

Bart gauean hartu zuen sua Altzoko baserri bateko tximiniak. Zuaznabar aldeko baserriak ez du kalte handirik izan.

Oria eta Goierriko suhiltzaileak izan ziren bertan, eta jakitera eman dutenez garaiz iritsi ziren sutera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!