2020/12/16 19:00
Josu Iztueta eta Iker Iriarte, Arrastoan. Aurkezpena eta solasaldia.
1974. urtean Tolosaldeko espedizio batek Laponia gurutzatu zuen alderik alde, eta aitzindariak izan ziren horretan. Hainbat urte geroago, 2017ko neguan, lau lagunek beste bidaia bat egin genuen Laponiara. Gure asmoa, eski zeharkaldiaren aitzakian, kultur zubiak eraikitzea zen; lehendik ezagutzen genuen jendea bisitatu eta harreman berriak egin. Bidaia horren kontakizuna da 50 minutuko dokumental hau.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?