'Luze edo Motz' lana aurkeztu dute

Ataria 2020ko azaroaren 3a

Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik lan berriaren estreinaldia egin zuten Altzon, ostiralean. Herritarrek bikain erantzun zuten.

Altzon estreinatu dute Luze edo Motz ikuskizun berria Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik. Ostiralean izan zen Batzarremuño aretoan, eta herritarrek aretoa bete zuten segurtasun neurriak betez.

Altzori eskerrak eman dizkiote bi aktoreek.  "Eskerrik asko Altzo ikuskizun berriari harrera ezin hobea egiteagatik! Euskal Herriko bira mundiala abiatzeko indarra eman zeniguten", adierazi dute sare sozial bidez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!