Altzoko Handiaren hezurrak topatu dituzte

Aitor Arroyo Askarai 2020ko abuztuaren 16a

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea.

Joan den asteazkenetik aritu dira bila Aranzadi Zientzia elkarteko kideak. Altzoko hilerrian egin dute indusketa hasiera batean, zehazki, Migel Joakin Eleizegiren hilobian. Azkenean, ordea, hezurtegian topatu dituzte hezurrak. Aztarnak desagertutzat jotzen zituzten orain arte. 

Informazio gehiago zabaltzeko bihar goizean egingo du prentsaurrekoa Aranzadi Zientzia Elkarteak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!