Altzoko aginte makila Txomin Rezolarentzat

Ataria 2019ko maiatzaren 27a

EH Bilduk 205 boto jaso ditu Altzon, eta zazpi zinegotziak beraienak dira.

Txomin Rezola izango da datozen lau urteetan EH Bilduko Altzoko alkatea. Joseba Elduaienen lekua hartuko du Rezola alderdikideak. Guztira 205 boto jaso ditu.

%71,13ko parte hartzea izan da Altzon. 17 boto zuri eta 12 baliogabe jaso dituzte. Duela lau urteko emaitzekin alderatuta gora egin du koalizioak, 36 boto gehiago eskuratuz.

Altzon zinegotzi kargua hartuko dutenak Lorena Uriarte, Josu Astrain, Mari Karmen Murua, Arantxa Menendez, Joseba Elduaien eta Nerea Elola izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!