Altzoko EH Bilduren alkategaia, Txomin Rezola

Tolosaldeko Ataria 2019ko api. 16a, 13:16

Txomin Rezola izango da Altzoko EH Bilduren zerrenda burua. "Herri bizia da gurea. Eta biziagoa izan dadin lan egiteko prest gaude", adierazi dute.

Hau da Altzoko EH Bilduk udal hauteskundeetarako aurkeztu duen zerrenda:
 
1. Txomin Rezola Clemente
2. Lorena Uriarte Arandia
3. Josu Astrain Azkona
4. Karmen Murua Gorostidi
5. Arantxa Menendez Txopitea
6. Joseba Elduaien Olazar
7. Nerea Elola Gorostidi
 
Ordezkoak:
 
8. Joaninazio Aizpitarte Ugarte
9. Karmen Gaztañaga Amiano
10. Iñaki Olano Orbegozo

"Euskaraz lan eta bizi nahi dugu. Eta etorkizun duina, orekatua eta osasuntsua nahi ditugu", azpimarratu dute. Baina, "hori guztia ez zaigu ordea zerutik eroriko. Geuk landu beharko dugu, gure aurrekoek landu zuten bezala. Herritar guztion ahalegin, konpromiso eta lanarekin denon herria egin dezakegu", nabarmendu dute Altzoko EH Bildutik. 

Gainera, "auzolanean aritzeko prest gaude. Taldean egindako lanaren emaitzak iraunkorragoak izaten dira". Eta "herrigintza guztion zeregina dela sinesten dugu. Beraz, eraiki dezagun etorkizuna elkarlanean", esan dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!