21. Korrika - 2019

Eskutik helduta, Korrikaren alde

Irati Urdalleta 2019ko apirilaren 7a

Altzon Korrikaren aldeko giza katea osatu dute dozenaka herritarrek. Aurten herritarrek ere Alegia parean kilometro bat erostea dute helburu.

Altzotarrek elkarri eskua eman eta lekukoa alde batetik besteraino igaro da, gaur goizean osatu duten giza katean. Ondoren, guztiak plazan elkartu dira eta argazkia atera dute. Korrikako arropa erosteko auera ere izan dute eta kaxa bat jarri dute herritarren laguntzarekin kilometro bat erosteko. Izan ere, aurten bi kilometro edukitzea lortu nahi dute altzotarrek, bata udalak erositakoa eta bestea herritarrek.

Korrikako girotze festarako ekintza gehiago ere izan dituzte eta, besteak beste, Artea dantza taldearen saioarekin eta herriko gazteek antolatutako jokoekin gozatzeko aukera izan dute Amaitzeko, hamaiketako ere egin dute trikitilariek lagunduta.

Alegian egingo dute korrika altzotarrek. Apirilaren 13an igaroko da bertatik goizeko 5:20 aldera.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!