Joxe Ramon Begiristain, Altzo, 1958

Ataria 2019ko ots. 10a, 12:00

«Nik 17 urte bete berri nituen atxilotu nindutenean. Besteak beste, hanka azpian kolpeak eman zizkiguten»

«Martutenera zein egoeratan iristen ginen ikusita, ez zuten sinesten ORTko kideak ginenik eta propaganda banatzeagatik harrapatu gintuztenik. Txikituta iristen ginen»

«Franco hilzorian zegoen garai hartan. Errepresio gogorra egin zuten. Mugitzen zen guztiaren kontra egiten zuten, begiratu ere egin gabe»

«Tortura Euskal Herria zanpatzeko erabili izan dute beti. Inpunitate guztia daukate, eta egindako salaketak egin eta gero, kondekoratuta segitzen dute gaur egun»

«Zakurrak nagusiari ez dio behin ere hozka egiten, eta nagusiak beti defendatzen du bere zakurra, hozka nori egiten dion begiratu gabe»

« Franco hil baino hamar egun lehenago atera ginen Martutenetik, 50.000 pezetako fidantza ordainduta. Oraindik ez naiz galdetzera ausartzen, nola bildu zuten ni handik ateratzeko dirua»

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!