Altzoko Ostatua lehiaketara atera du, udalak

Ataria 2019ko otsailaren 1a

Altzoko Udalak, Altzoko Ostatuan taberna-jatetxea, denda eta informazioa emateko zerbitzua emango lukeen pertsona edo enpresa aurkitzeko deialdia egitea erabaki du. Interesatuek eskaintzak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte.

Orain daudenek, otsailaren 25ean amaituko dute urtebeteko kontratua, eta jarraipena emateko beste urtebeteko kontratu txikia atera du lehiaketara.

Altzoko Ostatuan, Taberna-jatetxea, Denda eta Informazio Puntua ustiatzea, kudeatzea eta mantentzea izango dira betebeharrekoak. Aukeratuarekin kontratu txikia izenpetuko litzateke, ezinbestean 2019ko otsailaren 26an hasi eta 2020ko otsailaren 25ean amaituko da.

Hilabeteko 50 euro ordaindu beharko zaizkio udalari (BEZa barne). Hau hobetu daitekeen puntua izango da. Interesatu bat baino gehiago aurkezten badira aukeraketa lehiaketa bidez egingo da.

Altzoko udaletxean 09:00etatik 14:00etara edo www.altzo.eus web orrian eskuratu daiteke informazio guztia, eta baita dokumentazioa ere. Aukeraketa egiteko eta baldintzak zehazteko 2017ko azaroaren 28an onartu zen plegua erabiltzea erabaki du udalak.

Aipatu bezala, eskain­tzak edo parte har­tzeko eskabideak aurkezteko epea otsailaren 6an, asteazkenean, amaituko da, 14:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!