Istorio eta ilustrazio handiak, txikien belarri eta begientzako

Ataria 2018ko abenduaren 20a

Altzoko Handia protagonista den eta Koldo Izagirrek idatzitako, eta Karmele Gorroño eta Irene Irureta sortzaileek ilustratutako bi liburuen aurkezpena egin dute Batzarremuñon.

Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa liburuak aurkeztu dituzte, Olentzerotan Jakin-Minez kultur egitarauaren barruan. Koldo Izagirrek elkarbanatu ditu liburuen istorioak eta ilustrazioak Altzoko eskolako eta Ikaztegietako eskolako ikasleekin. Bide batez, autoreak haurren ekarpenak jaso ditu argitalpenen inguruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!