Altzoko Santilazpiko belardia txukun gordeta eta prestatuta jarri dute goizerako, bertan jokatu baita Euskal herriko IX. Sega Ligako hirugarren eta azken ekitaldia. Gaur erabaki dira irabazleak, eta gaur banatu dituzte txapelak ere. Festak direla aprobetxatuz antolatu dute Almitza Sega Elkartekoek jaialdia. Lau mailatakoak aritu dira nor baino nor: neska gazteak (15-16 urte), mutil gazteak (13-14 urte), emakume helduak eta gizon helduak. Gaurko ekitaldian lan hoberena egin dutenak, Maider Garmendia, Arkaitz Gabirondo, Ainara Otamendi eta Julen Gabirondo izan dira, baina hiru ekitalditan eskuratutako puntuekin ligako irabazleak zein izan diren erabaki dute. Gaurko ekitaldian, saiorik txukunen egin duenari saria eman diote, Joakin Garmendia izan da saritua.
Jarraian Euskal Herriko IX. Sega Ligako sailkapena:
Neska gazteak:
1. Maider Garmendia
2. Sheila Sarasola
3. Angels Breto
4. Amtes Otegi
5. Graxi Elosegi
Mutil gazteak:
1. Amaiur Arrospide
2. Arkaitz Gabirondo
3. Iñigo Etxabe
4. Enaitz Agirrezabala
5. Josu Mendizabal
6. Jokin Mikeo
Emakume helduak:
1. Alaitz Imaz
2. Ainhoa Mazkiaran
3. Ainara Otamendi
4. Haizea Arruti
5. Susana Lopez
6. Jugatx Agirre
7. Irati Astondoa
8. Garbiñe Elizalde
Gizon helduak:
1. Julen Gabirondo
2. Jexux Mari Goenaga
3. Migel Mari Jauregi
4. Bixente Mitxelena
5. Mikel Lizartza
6. Jon Otegi
7. Joxe Atin
8. Joakin Garmendia
9. Koldo Arzelus
10. Pabi Astondoa
11. Arkaitz Sarasola
12. Egoitz Zelaia
13. Suharri Irazustabarrena
14. Urko Galarraga
Gaur eta datozen egunetan festek jarraipena izango dute Altzon, ikusi hemen egitaraua: