Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Altzoko Saninazio Jaiak 2018: egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2018ko uzt. 23a, 13:43
Irudia: Carlos Carrasco

Joan den asteburuan zenbait ekitaldi aurreratu badituzte ere, larunbatean, hilaren 28an hasiko dituzte Saninazio jaiak Altzon. Lau eguneko festa giroa izango dute.

Uztailak 28, larunbata

11:30 Jaien hasiera, txupinazoa.
Ondoren, Artea dantza taldeko haurren emanaldia
12:30 Paella prestaketa.
Ondoren, bazkaria.
Arratsaldean, Matraka elektrotxaranga
Ondoren, Bertso triki-poteoa Peñagarikano eta Artolarekin.
21:00 Sagardo dastaketa (afaria norberaren esku)
23:30 Kontzertuak: Starlus, Koltxoi eta DJ Dantzaleku.

Uztailak 29, igandea

11:00 Erretirodunen hamaiketakoa.
11:30 Euskal Herriko IX. Sega Liga (azken ekitaldia). Santilazpiko belardian (plazan). Emakumezko, gizonezko eta gaztetxoen lehia. Antolatzailea: Almitza Sega Elkartea.
15:30 Plater hausketa
18:30 Altzoko Handiaren jaiotzaren 200. urtemuga: Erraldoien Topaketa. Txantrea eta Bergarako konpartsak, herriko eskolatik abiatuta.
21:00 Zahagi ardoa.
22:30 Artea eta Alurr dantza taldeak frontoian.
00:00 Gabenara taldearekin dantzaldia.

Uztailak 30, astelehena

11:00 Haur jolasak.
13:00 Haurren hamaiketakoa.
15:30 Mus txapelketa Elordi Elkartean. Izen-ematea, 15:00etan.
16:00 Eriz magoa.
18:00 XXII. Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalak.
20:30 Presoen eskubideen aldeko kontzentrazioa.
21:00 Herri afaria, Zikiro Jatea
00:00 San Inazio eresia
Ondoren, Oxabi taldearekin dantzaldia
Goizaldean, puntu erronda.

Uztailak 31, asteartea, San Inazio Eguna

09:00 Goiz eresia.
10:00 Meza nagusia.
12:30 Txakolin dastaketa.
Tartean, toka txapelketa.
18:00 Kukai dantza konpainiaren Gelajauziak ikuskizuna.
Ondoren, Joselu Anaiak.
22:30 Bertso jaialdia: Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Oihana Iguaran eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Manu Olano.
00:00 Dantzaldia, Joselu Anaiak taldearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!