Altzoko Saninazio Jaiak 2018

Erabakita Frontoi Zaharreko Txapelketako finalak

Atzo, larunbata, datorren asteburuan hasiko diren herriko festen beroketa izan genuen. Herriko pilotariak izan genituen protagonista arratsaldean eta Joseba Tapia iluntzean. Gero herri afarian jarraitu genuen. Geratu zitzaigun halere partidu bat jokatzeko eta gaur, igandea, arratsaldean jokatu da.

Arratsaldeko lautan hasi ziren pilotari txikienak eta gero txandan txandan jokatu ziren aurtengo Altzoko Frontoi Zaharreko Txapelketako finalaurreko gehienak Bost partida jokatu ziren, frontoi xaharraren buelta ikuslez beteta zirela. Hona emaitzak:

Txikietan:
Martin Artsuaga eta Ibai Goitiak15;  Alex Artetxe eta Lander Isasik 16
Olaia Agirre eta Martin Elolak 14; Gailur Elduaien eta Unax Artetxek 16

Gaztetxoetan:
Ane Ugartemendia eta Mikel Iturriotzek 16; Mauro Bach eta Jokin Olanok 18
Eñaut Elduaien eta Harkaitz Muruak 18; Unax Gorostiaga eta Markel Lizarribarrek 16

Heldutan;
Haritz Esteban eta Mikel Artolak 14 ; Amets Uzkudun eta Iker Zubeldiak 22
Andoni Iturriotz eta Mikel Goitiak 22 ; Xabier Murua eta Pello Olanok 5 (igandean jokatu da hau)

Honela geratu dira finalak, beraz:

Txikitan: Alex Artetxe-Lander Isasi / Gailur Elduaien-Unax Artetxe.
Gaztetxotan: Mauro Bach-Jokin Olano / Eñaut Elduaien-Harkaitz Murua
Heldutan: Amets Uzkudun-Iker Zubeldia / Andoni Iturriotz-Mikel Goitia.

Uztailaren 30ean, 18:00tan hasita, jokatuko dira finalak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!