Iñaki Olanok Gabiriako Leharrei mendi lasterketa irabazi du

Ataria 2018ko apirilaren 15a

ARGAZKIAK: Aimar Maiz / Goierriko Hitza

115 korrikalarik hartu zuten parte lasterketan, eta Alpino Uzturre mendi lasterketa taldeko altzotarra izan zen azkarrena.

Hirugarren edizioa izan da aurtengoa. 115 korrikalarik emana zuten izena, Gabiria inguruko mendietan 24 kilometroko ibilbidea osatzeko. Bi ordu pasatxo eta gero, Iñaki Olano altzotarra iritsi da helmugara (2:02:09 ordu). Bigarren, 45 segundora, Martin Diez Virto segurarra izan da (2:02:54), eta hirugarren postua, ia hamar minutura, Sergio Sedano idiazabaldarrarentzat izan da (2:11:59).

Emakumezkoetan Urretxuko Ainhoa Sanz izan da onena, 2:25:05eko denborarekin (12.a izan da sailkapen orokorrean). Bigarren postua Amaiur Iglesias errenteriarrarentzat izan da, eta hirugarrena, Jone Cerezo zumarragarrarentzat.

[Argazki galeria Goierriko Hitzan]

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!