Altzoko Handia ardatz hartuta herrian egin duten lanketa azaleratuko dute, igandean

Imanol Garcia Landa 2018ko martxoaren 14a

Igande honetan, martxoak 18, Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handiaren inguruko hainbat ekinbideren inaugurazio ofiziala egingo dute Altzon.

12:00etan hasiko da ekitaldia, udaletxean, eta bertan Altzoko Handiaren inguruko dokumentala, interpretazio zentroa, turismo bulegoa, bertako produktuak salduko dituen denda eta Segoretxe herriko ostatua ezagutzeko aukera izango da. Udaletik herritarrei gonbita egin diete inaugurazio berezi horretan parte har dezaten.

Bestalde, Iñaki Moyua artista tolosarrak Altzoko Handiaren irudia egin du, berezko neurrian eta garaiko jantziekin atonduz. Batzarremuño eraikineko interpretazio zentroan egongo da ikusgai, erakusleiho batean, igandetik aurrera. Hortaz, ez da ordutegirik izango Moyuaren lana ikusteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!