M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Altzotarrek parekidetasunaren alde egin dute dantza

Ataria 2018ko martxoaren 10a

Txapa tailerra eta betaurreko moreak egiteko tailerra egin dituzte Martxo Morea egitasmoaren barruan Altzon. Ondoren, txapa eta betaurrekoekin, eta soinean zerbait morea eramanez, egin dute flashmoba Nire gorputza da abestiarekin.

(B)eroa Talde Feminista jarri dute martxan Altzon, eta Martxo Morea prestatzen aritu dira Parekidetasun Taldearekin eta Udaleko Berdintasun Sailarekin. Gaurko ekitaldiak beraiek antolatu dituzte, nolabait taldearen aurkezpen gisa balio izan duena, eta gustura azaldu dira herritarrek emandako erantzunarekin. 40 herritar inguru elkartu dira, adin guztietakoak, flashmobean. "Herria pixka bat mugitzea, emakumezkoak eta gizonezkoak, berdintasunaren bidea jorratuz", izan da gaurko ekitaldien helburua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!