M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Hilabetea ekitaldi morez bete dute Altzon

Ataria 2018ko martxoaren 5a

Martxo Morea izenez, hainbat jarduera antolatu dituzte Altzoko (B)eroa Talde Feministak, Parekidetasun Taldeak eta Udaleko Berdintasun Sailak, "jendarte parekide baten alde elkarrekin ondo pasa eta gozatzeko aukera ezin hobea" izateko.

Larunbatean, martxoaren 3an, ekin zitzaion Martxo Moreari, zinemarekin. Bi film ikusteko aukera izan zituzten, horietako bat haurrei zuzendua, Zootropia, eta bestea gazte eta helduentzat, Figuras Ocultas.

Martxoaren 8rako, Emakumeok planto lelopean antolatu diren eskualdeko mobilizazioetara batuko direla azaldu dute antolatzaileek, eta deialdietara "erne egoteko" deia egin dute. Altzoko Udalak azaldu du bat egin duela Emakumeok Planto ekinbidearekin.

Martxoaren 10ean, 16:00etan, gazte eta haurrentzat tailer eta eskulanak egingo dituzte, plazan, Altzoko (B)eroa Talde Feministak antolatuta. 18:00etan, flashmoba: dantza bat egingo dute denek elkarrekin herriko plazan. Bideoa aurreko asteetan herritarren artean pasako da eta egun horretarako dantza ikasi beharko da. Egunean bertan, dantza egiteko, zapi, kamiseta, ileorde... moreak eramatera animatu dituzte parte hartzera joango direnei. 21:00etan, herriko emakumeen afaria egingo dute. Bi menu egongo dira aukeran: betiko menua eta barazkijale menua. Izen emateko epea martxoaren 6a izango da, eta horretarako udaletxera  (943 65 24 13) edota Segoretxera (943 65 22 62) deitu daiteke.


Martxoaren 16an, 20:00etan, Evaren alabak antzezlana. Udaletxeko sarreratik hasiko da emanaldia.

Martxoaren 17an, 17:00etan, haurrentzako zinema Batzarremuñon: Nur eta herensugearen tenplua.

Martxoaren 23an, 19:30ean, helduentzako zinema Batzarremuñon: Amama. Asier Altuna zuzendaria bertan izango da.

Martxoaren 24an, kafe tertulia, 16:30ean, Batzarremuñon, Guztiok izan beharko genuke feminista liburuxkaren inguruan. Liburua eskuratzeko aukera liburutegian dago, ohiko ordutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!