Altzoko san inazioak 2017

Haurrak protagonista, biharamunean

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abuztuaren 1a

Altzoko San Inazio festetan, atzo ospatu zuten egun handia, eta gaur esango diete agur aurtengo jaiei. Goizean, haurren jolasak antolatu dituzte, eta jarraian, hamaiketakoarekin berreskuratu dituzte xahututako indarrak.

Gazte gutxi ageri ziren, goizean, Altzon. Atzokoan, Gipuzkoako patroiaren eguna ospatu zuten bertan, eta festen azken egunean, haurrei eman diete txanda. Sei gunetan banatuta, jolas ezberdinetan ibiltzeko aukera izan dute txikienek, Altzoko plazan. Berrogei bat haur hurbildu dira bertara, eta gurasoen laguntzaz, ederki pasa dute. Batzuek, lokotxak biltzen zituzten bitartean, besteak zakuekin lasterka eta gurpila eramaten aritu dira, baita tokan eta txingatan ere. Esfortzu handiak egin eta gero, sabela bete ahal izan dute, gurasoek prestatutako hamaiketakoarekin.

Baina, guztia ez da hemen amaitzen. Altzoko festek, gaur gauera arte iraungo dute. Hemen duzue abuztuko lehen eguneko arratsalderako antolatu duten egutegia:

16:00. Mus txapelketa Elordi elkartean eta puzgarriak plazan.

18:00. XXI. Frontoi Zahar Berrituko Pilota Txapelketako finalak.

21:00. Zahagi ardoa.

22:30. Dantza emanaldia: Artea eta Alurr dantza taldeak.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!