Azoka eguna Altzon

Irati Saizar Artola 2016ko abenduaren 11

Lehendabizikoz ari dira ospatzen azoka Altzon. Berritasun eta jakin-minak eraginda, jende mordoa bildu da plaza ingurura.

Olentzeroren Jakinminez kultur egitasmoaren 20. edizioaren baitan antolatu dute azoka, berritasun gisa. Eguraldia lagun, 25 postu inguru jarri dituzte herriko plazan barrena; tartean herrikoak eta baita gonbidatuak ere. Horrela, denetarik aurki daiteke herriko plazan: taloak, pintxoak, barazkiak, frutak, gozokiak, postreak, jostailuak,  artisau lanak, esku lanak, loreak... 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!