2016/12/04 09:30 - 14:00
09:30-10:00. Izen ematea. Bi kategoriatan bereizita: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak.
Lau gai izango dira eta irteeran ezagutaraziko zaizkie.
Argazkiak: Kamerarekin zein mugikorrarekin atera ahal izango dira argazkiak, baina hutsik dagoen memoria eraman beharko dute parte hartzaileek. Kontrol argazki bat egi beharko dute hasieran eta amaieran. Liburutegia, 30 argazki bakarrik deskargatu ahal izango dituzte. 13:00etan amaituko da, eta liburutegian 14:00ak bitarte deskargatuko dira.
Aurkezpena:8 argazkik osatutako bilduma aurkeztu beharko da, bi argazki gai bakoitzetik. Abenduaren 15a baino lehen, argazkilari bakoitzak mezu bat bidaliko du kultura@altzo.eus helbide elektronikora, eta kontroleko argazkiak eta aukeratutako 8 argazkien zenbakiak zehaztuz.
Sariak: Bi kategorietako lehen sailkatuek izango dute saria
Emanaldia: Argazki guztiekin emanaldia eskainiko da udaletxeko balio anitzeko gelan.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?