Arabako Errioxara bidaia antolatu dute

Ataria 2016ko irailaren 8a

Irailaren 17rako bidaia antolatu du Altzoko Udalak Arabako Errioxara, Moreda eta Guardia herrietara, hain zuzen. 

Adin guztietako pertsonentzat antolatu da, erretirodunek lehentasuna izango duten arren. Plazatik 08:30ean abiatuko dira, eta lehenengo geldialdia Moreda herrian olioa egiten den errotan izango da, olio dastaketarekin. Ondoren Eguren Ugarte upategira bisita egingo dute eta bertan bazkalduko dute. Arratsaldean Guardia herria bisitatuko dute.

Bidaiaren prezioa pertsonako 35 euro dira, eta autobusak, bisitak eta bazkaria barne hartzen ditu. Izena emateko udaletxeko 943 65 24 13 zenbakira deitu daiteke, irailaren 13ko 13:00ak baino lehen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!