San Inazio Jaiak 2016

Paella, festaren osagai

Ane Urkola 2016ko uztailaren 30a

Eguerdian, paella prestatzen aritu dira, Iraunkorrak txarangaren doinuek alaituta.

Bigarren eguna dute gaur Altzoko San Inazioek. Galbanari aurre egiteko modurik hoberena sabela betetzea izaten omen da askotan, eta ondo dakite hori altzotarrek. Eguerdian, paella prestatzen aritu dira hainbat herritar, eta mahaiak ere prest jarri dituzte herriko plazan. Paellaren osagaiak behar bezala egin, eta horiek jateko mahaian eseritzea besterik ez zaie falta. 

15:30ean, plater hausketa egingo dute, eta 18:30ean, Errimak Oinetan dantza-bertso ikuskizuna eskainiko du Haatik dantza konpainiak. 21:00etan, sagardo dastaketa izango da, eta ondoren, trikiti doinuak entzuteko aukera izango da Zesuma taldearekin.

 

BIHARKO EGITARAUA

Honako egitaraua antolatu dute biharko:  

9:00: Goiz eresia.

10:00: Meza nagusia. Ondoren, erretirodunen hamaiketakoa.

11:00: Erlojuaren aurkako afizionatu mailako txirrindulari lasterketa, 25. urteurrena.

12:00: Txakolin dastaketa

18:00: Aizkolarien proba: Mikel Larrañaga eta Leire Astiasaran, Joseba Otaegi eta Itxaso Onsalo.

19:00: Soka dantza.

20:00: La Jodedera taldearen kontzertua.

22:30: Bertso jaialdia: Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano. Gai jartzailea: Manu Olano.

Segidan, Trikidantz taldearen emanaldia.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!