Joan den urteko txakalaldia gaindituta, Altzo 2014-2015 argitaratu da aurten eta larunbatean egin zuten aurkezpena udaletxeko areto nagusian. Aretoa bete-bete egin zen Antton Iztueta, Oihane Artola eta Lurdes Murua Kultur Batzordekideen argibideak entzutera; Altzoko Gazte Asanblada, Imaz Bertsolaria Eskola eta beste 17 sinadurek ondutako lanak jasotzen ditu 84 orrialdeko aldizkariak.