San Inazio Jaiak 2016

«Berrikuntzak gaztetxearen eguna eta soka dantza dira»

Iñigo Otaegi 2016ko uztailaren 27a

Irantzu Zubeldia (1998) Altzoko festa batzordeko kidea da. Pozik dago aurtengo jaietarako osatutako egitarauarekin, eta emaitza positiboa izango duelakoan dago.

Nolakoa izan da antolakuntza, festei begira?

Urte asko daramatzatenak uzten joaten dira, eta belaunaldi berriek hartu ditugu haien zereginak. Halaber, aurten gauzak aldatu egin dira, adin eta profil ezberdinetako jendea egon garelako antolatzen, gustu guztietako egitaraua egitearren. Antolakuntzan, egitekoak banatu egiten dira; esaterako, nik gaztetxearen ardura hartu dut. Gainera, bilerak ostiralero egin ditugu, urtarriletik hasita.

Aurreko urteekin alderatuta, ze berrikuntza daude?

Berrikuntzak, gaztetxearen eguna eta soka dantza izango dira. Hortaz, gaztetxearen eguna medio, ekitaldi gehiago izango dira, aurreko urteetan baino. Soka dantzaren kasua berezia da, antzinako emakumeek hasitako bidea berreskuratuko dugu, eta gainera, tradizio bihurtzeko intentzioa dugu.

Zein da Altzoko jaietako egunik bereziena?

Ezbairik gabe, egunik bereziena San Inazio Eguna da; etxeetan familia guztia bilduta bazkaria egiten da, eta arratsean ere, oso giro polita egon ohi da plazan.

Merezi du antolatzen ibiltzeak?

Bai, noski. Finean, herriko jaien parte izateak ilusioa egiten du; eta emaitza positiboa izan ohi denez, are gehiago.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!