Ingurumen eta euskara alorreko partida berriak ditu aurrekontuak

Ataria 2016ko api. 28a, 10:46

Batzarremunio eraikinean hainbat hornikuntza egingo dira aurten.

Altzoko aurtengo udal aurrekontua 634.000 eurokoa da, eta inbertsioetara 110.000 euro bideratu dituzte; udalak zorrik ez duela nabarmendu du Joseba Elduaien alkateak.

Joseba Elduaien alkateak aurrekontuaren hainbat ezaugarri nabarmendu ditu, horien artean pertsonalaren soldata %1 igo dela. Bestalde, kultur ekintzetarako aurrekontua igo egin da, iazko 15.000 eurotik 17.500 eurotara, hain justu. Aurtengo aurrekontuak partida berri bat izango du ingurugirorako, 5.000 eurokoa izango dena. Beste ezaugarrietako bat euskararen alorrean ere partida berri bat izango duela da, 3.000 eurokoa. «Diru horrekin hamabi pertsona euskara ikasten ari dira, eta beraientzat ez du gasturik», zehaztu du Elduaienek.

Inbertsioei dagokionez, 111.915 euro bideratuko dira aurten zeregin horretara. Elduaienek, batetik, nabarmendu du inbertsioetako bat kaolin meategien lurrak erostera eta inguruaren berreskurapena izango dela. Beste partida bat Batzarremuino eraikina hornitzeko izango da.

Turismora ere bideratuko da inbertsioen atala. Zehazki informazio panelak jarriko dira herriko zenbait puntutan, Altzoko Erraldoiaren inguruan. Horrez gain hainbat ingururen egokitzapenak egingo dira. «Beste hainbat egitasmo egin nahi dira, baina jaso litezkeen laguntzen baitan daude», esan du Elduainek.

Bestalde, aurrekontuaren inguruan alkateak nabarmendu nahi izan du udalak dituen sarrera arruntekin osatuta dagoela. «Mailegurik ez du herriak, beraz, zorrik ez du eta interesik ordaindu beharrik ere ez», gaineratu du Elduainek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!